Igande honetan, maiatzaren 9an, Senpereko aintziran iparraldeko ikastolen aldeko jaia ospatuko da. Eguraldia kaskarra badugu ere, ziur iganderako atertu eta berotuko duela. Gutxienez, horixe da gure desioa. Izan ere, denok dakigun bezala, iparraldeko ikastolen egoera ez da nahiko genukeen bezain ona eta guztion laguntza ezinbestekoa dute aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Abestia entzun edo jaitsi beheko estekan klik eginez.
Herri Urrats 2010 – Kanta
Euskara mihian, irria begian !
(Hitzak : Eztitxu Oillarburu / Bost gehio eta Mikel Hats )Bost gehio eta Mikel hats
KANTAREN LETRA
Hemen ahotsek kantu han zangoek fandango,
Jendeak solasean euskaraz nahiago,
Ikurriñak airean,
Aintzirako aldean,
Aurten ere bagira Herri Urratsen frango,
Senpere airos dugu nehoiz baino gehiago.
Atzo ikastola zen gurasoen ametsa,
Hainbat urtez eraman zuten proiektu gaitza,
Baina elkartasunez,
Esperantza ukanez,
Gauzatzen lortu zuten miresten zen emaitza,
Hauei esker euskaraz gaur ikasten gabiltza.
Gazte xuti, bada lan, oraindik elgarrekin,
Etengabe gainditzen diren oztopoekin,
Gure eskutan doaEuskaldunon geroa
Hizkuntza erabiliz adin guziek berdin
Belaunaldiz jauzika euskara bizi dadin !
Errepika:Herria bihotzan atxiki nahian
Bizi, hazi, euskara mihian ta irria begian

date jueves, 6 de mayo de 2010

0 comentarios to “IGANDEAN , MAIATZAREN 9AN HERRI URRATS”

Leave a Reply: